Glaukoma taldea Japonia aldera abiatu da dagoeneko. Hamar egunez bira egingo du bertan. Loiuko aireportuan zeudela, hegazkina hartu aurretik, Juantxo Arakamarekin hitz egin du Mikel Iraolak.
12:45ean abiatu da Glaukomaren hegazkina Japoniarantz. 25 orduko bidaiaren ondoren iritsiko dira, eta bertan astebetez arituko dira, egunero kontzertuak emanaz. Hegazkina hartu aurretik, taldeko abeslariak, Juantxo Arakamak hitz egin du Ataria Irratiarentzat. Goizean goiz abiatu dira Bonbereneatik, eta "lasai" daudela azaldu du, "guztia ondo antolatua" baitago.
Egunean eguneko kronika egingo du Japoniatik Juantxok. Hori jarraitzeko, Tolosaldeko Atariak kanal berezi bat sortu du Glaukoma #Japantour izenarekin.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!