12:45ean abiatu da Glaukomaren hegazkina Japoniarantz. 25 orduko bidaiaren ondoren iritsiko dira, eta bertan astebetez arituko dira, egunero kontzertuak emanaz. Hegazkina hartu aurretik, taldeko abeslariak, Juantxo Arakamak hitz egin du Ataria Irratiarentzat. Goizean goiz abiatu dira Bonbereneatik, eta "lasai" daudela azaldu du, "guztia ondo antolatua" baitago.
Egunean eguneko kronika egingo du Japoniatik Juantxok. Hori jarraitzeko, Tolosaldeko Atariak kanal berezi bat sortu du Glaukoma #Japantour izenarekin.