Lou Reed Tolosan izan zenekoa

Ataria 2013ko urriaren 28a

Lou Reed eta Ruper Ordorika Fronton jatetxearen kanpokaldean. ATARIA
Lou Reed musikaren ikonoetako bat hil da. Haren eragina oso nabaria izan da askorengan, lehen diskotik hasita. Abeslaria, gitarrista eta konpositorea, gai sakonak jorratzen ditu abestietan. Tolosan 2006an izan zen, Fronton jatetxean bazkaltzen, besteak beste, Ruper Ordorikarekin.

Katarain estudioetako Jonan Ordorika teknikaria Lou Reeden baxu jotzaile Fernando Saundersen laguna da, duela urte batzuk Ruper Ordorikaren Hurrengo goizean diskoan parte hartu zuenetik. 2006an, Fronton jatetxean bazkaldu zuten Reedek eta Ruper eta Jonan Ordorikak, eta bertako atarian egin zuten argazkia elkarrekin bi musikariek.

Lou Reed-ek Tolosara egindako bisitaren kronika

Erlazionatuak

Txabolatik Frontoira

Martxelo Otamendi 2013 aza 01 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!