Festak izerdia botaz hastea, onena

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko apirilaren 29a

Orexako santakruzak gaur bertan hasiko dira, eta asteartera bitarte ohi baino agenda beteagoa izango dute.

Ez dira Euskal Herriko festarik entzutetsuenak, baina orexarrek nahikoa dute santakruzekin, parranda ederra egiteko. Gaur bertan hasiko dira jaiak, eta pintxo potea aitzakia izango dute gaua biharamunera bitarte luzatzeko. Horren aurretik, ordea, futbito txapelketak hartu du pilotalekua, jaiak izerdi pixka bat botaz hasteko.

Herri txikietako neska-mutilen arteko lehia polita ikusgai izan da eta, guraso nahiz entrenatzaileez gain, publiko anitza elkartu da. Bihar haurren eguna izango da, besteak beste, eta afalondoan gau txoriek aukera paregabea izango dute plaza hartzeko, Zesuma eta DJ Bullekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!