Santa Kruz festak ospatuko dituzte asteburuan Orexan

Maier Ugartemendia 2016ko api. 27a, 12:00

Ostiralean 20:30ean oilar jaitsierarekin hasiko dira jaiak, eta maiatzaren 3an amaituko dira.

Udaberriarekin batera iristen hasten dira lehen herri eta auzoetako festak, eta Tolosaldean lehenak Orexan eta Asteasuko Elizmendi auzoan ospatzen diren Santa Kruz jaiak izaten dira lehenak. Santa Kruz Eguna maiatzaren 3a, asteartea bada ere ospakizun nagusiak asteburu honetan izango dituzte.

Orexarrak izango dira goiztiarrenak, ostiralean jaitsiko baitute festen hasiera iragartzen duen oilarra. Kultura Batzordeak izaten du Orexan festak antolatzearen ardura nagusia, eta hain zuzen ere, batzordeko kide den Josune Malkorrak azaldutakoaren arabera, «betiko bidean, gauza berriak sartzen» saiatu dira aurtengo jaietan. Esaterako, aurtengoan txupinazoaren ondoren antolatutako pintxo potea dago, gainera, bertan dabiltzan lagunei magoek erakustaldiak egingo dizkiete. Berritasunen artean dago igande arratsaldean izango den Bike Trial erakustaldia ere.

Astelehenean atseden hartu ondoren, asteartean ospatuko dute Santa Kruz Eguna, kale antzerkiaren ondoren, bazkaria izango dute. Arratsaldean, berriz, Orexan ere Zumba taldea dagoenez, nahi duenak dantzarako aukera izango du.

Malkorrak Orexako festetara joateko gonbita egiten du «denentzat lekua» baitago.

Egitaraua

APIRILAK 29, OSTIRALA

18:00. Futbito partiduak.
20:30. Oilar jaitsiera.
21:00. Pintxo potea Marsel eta Xabi magoekin.
Ondoren. Gari eta Iñaki trikitilariak, eta Dj Txoko.

APIRILAK 30, LARUNBATA

17:00. Umeentzako Illun, Axi eta bere gurdiarekin paseotxoak. Ondoren, puzgarriak eta txokolate jatea.
21:00. Herri afaria.
Ondoren. Erromeria Zesuma taldearekin, eta Dj Txoko.
Goizaldera. Baratxuri zopa.

MAIATZAK 1, IGANDEA

11:30. Eskolarteko pilota partidak: Anje Olaetxea / Oinatz Olaetxea,
Oinatz Iturralde-Ekain Olano / Beñat Bengoetxea-Iraia Soroa,
Arrillaga-Beloki / Arrillaga 2-Zubizarreta.
17:00. Bike Trial erakustaldia: Irene Caminos eta Gorka Susperregiren eskutik.
18:00. Sagardo dastaketa Isk&Bila txarangak alaiturik.
19:00. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Agin Laburu.

MAIATZAK 3, ASTEARTEA

12:30. Taberna ikuskizuna Bapatean taldearen eskutik.
Ondoren. Bazkaria.
Arratsaldean. Zumba eta festei amaiera emateko oilarraren igoera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!