Elizmendiko jaiak, asteburuan

Ataria 2016ko apirilaren 26a

Elizmendin Santa Kruz jaiak asteburuko bi egunetan ospatuko dituzte. Larunbatean, 16:00etan ekingo diete festari txupinazoarekin, eta igandean herri kirol saioaren ondoren ariko diren Laja eta Larrañaga trikitilariekin agurtuko dituzte festak

Apirilak 30, larunbata
16:00. Txupinazoa.
16:30. Muz Txapelketa herrikoia, Eskola Txikitan.
Ondoren. Haur jolasak eta zezen txiki eta poneyak.
19:30. Izer eta Narbaiza trikitilariak.
20:30. Herri afaria.
22:30. Zezen-suzkoa.
23:00. Erromeria, Izer eta Narbaiza trikitilariekin.

Maiatzak 1, igandea
11:30. Meza Santa Kruz ermitan.
Ondoren. Hamaiketakoa, Toka Txapelketa, eta Laja eta Larrañaga trikitilariak.
17:00. Herri kirolak. Aizkolariak: Jokin Alkizalete eta Eneko Saralegi. Harri jasotzaileak: Mikel Lopetegi Urra eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.
Ondoren. Laja eta Larrañaga trikitilariak.
21:00. Festen amaiera.

[Ikusi pasa den urteko argazki galeria]

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!