Eltxotraileko ibilbide motzean, Oier Larrañaga eta Libe Lafuente garaile

Ataria 2021eko urriaren 23a

Ibilbide laburra egitea hautatu dutenek 8,3  kilometro egin behar izan dituzte; 89 parte hartzaile izan dira ibilbide motzean. 

Eltxotrail mendi lasterketako ibilbide luzea egin behar zutenak irten ondoren atera dira ibilbide laburrekoak. Denera, 8,3 kilometro osatu behar izan dituzte. Helmuga gurutzatzen lehena Oier Larrañaga izan da, 35:18ko denboran. Bigarren, Aritz Lasa iritsi da, 35:40ko denboran, eta podiuma Jakes Aldasorok osatu du; hirugarrenak, 36:26 minutu behar izan ditu.

Emakumeetan, Libe Lafuente izan da azkarrena, 44:23ko denboran iritsita; bigarren, Nagore Azkuek egin du 44:33an, eta hirugarren Nagore Esnaola helmugaratu da, 45:04ko denbora eginez. Nagore Azkuek bikoteka ere hartu du parte eta Aitor Etxeberriarekin batera helmugaratuta, lehen bikotea izan da tolosarrek osatu dutena.

Ibilbide laburrean, lehen herritarrek ere sariak jaso dituzte. Kasu honetan, Unax Garmendia eta Uxue Francisco izan dira lehenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!