Ataria TB

Azpeitiarrek eraman dute txapela, Lizartzako Dantza Solte Txapelketan

Tolosaldeko Ataria

Jone Arriaran eta German Aranburu nagusitu dira oholtza gainean. Nora Davila zizurkildarra eta Julen Lertxundi asteasuarra izan dira bigarrenak.

Atzo jokatu zen Lizartzan dantza solte txapelketa. Sei bikote izan ziren lehian. Bikoteek zortzi pausoko fandangoa eta arin-arina dantzatu zituzten, trikitilarien laguntzarekin. Epaimahaiak pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, eta melodia-erritmoa izan zituen kontuan puntuak ematerakoan.

Lehen bi bikoteen atzetik sailkatu ziren Irati Larrañaga eta Danel Castillo, Andoain eta Pasai Donibaneko bikotea. Besteen sailkapenik ez zen egon, zozketa bidez zerrendatu zituzten sari banaketa ekitaldian. Hauek izan ziren txapelketa osatu zuten bikoteak:  Onditz Esnaola (Lizartza) eta Gorka Granado (Sopela); Ione Aranberri (Itziar) eta Beñat Mendizabal (Azpeitia) eta Amane Uranga (Tolosa) eta Ioritz Iriarte (Lesaka).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!