Askotariko mozorroak Lizartzako inauterietan

Ataria 2026ko otsailaren 7a

Inauteriak gaur eta bihar ospatuko dituzte Lizartzan. Bi egunetan jardueraz betetako egitarauak prestatu dituzte, eta herritarrek ez dute astirik galdu mozorroak janzteko.

Mozorroen festa hasi dira ospatzen Lizartzan ere, eta herritarrek askotariko mozorroak prestatu dituzte urteko ohiko hitzordurako. Eguerdian plazan topa zitezkeen Amak eta Zetak musika taldeen parodiak, piratak, apaizak, ipotxak eta tribuak; guztia, Isk&bila txarangak girotuta.

Mozorroez gain, puska biltzen aritu dira goizean txantxoak eta txistulariak, eta bihar ere ez dute hutsik egingo. Gaur, berriz, frontoian bazkaldu ondoren, kalejira egingo dute 18:00etan herriko plazara; eta, bertan, hainbat sagardotegitako edariak dastatzeko eta Lizartzako talogileen taloak jateko aukera izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!