Gaztainak biltzera joateko irteera egingo dute igandean Lizartzan

Ataria 2024ko urriaren 21a

Goizeko 10:30etan abiatuko dira herriko plazatik eta Legorretako Koate auzoko gaztainadira joango dira, Akaitz Sarasola herritarrak eta Aintzane Kortajarena asteasuarrak lagunduta.

Lizartzako Guraso Elkarteak gaztainak biltzera joateko irteera antolatu du. Igandean, hilaren 27an irtengo dira 10.30etan plazatik, eta Legorretako Koate auzoko gaztainadira joango dira. Bertan, Akaitz Sarasola lizartzarra eta Aintza Kortajarena asteasuarra izango dituzte bidelagun. Izan ere, Gaztainondoaren etnografia bat Tolosaldean ikerketa proposamenarekin Barandiaran beka irabazi zuen bikoteak.

Horrez gain, Lizartzako udazken kulturalaren bueltan, Zaindu, Elikatu eta Berotu izenburupean, gaztainondoaren kulturak Euskal Herrian izandako garrantziaz ariko dira, Tolosaldeko kasua aintzat hartuta. Urriaren 6an izango da saioa, 18:30etan, udal aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!