Ataria TB

«Ohitura zaharrak alda daitezke, inolaz galdu ez»

Ataria 2024ko urtarrilaren 27a

Lizartzarrek, Otsolar dantza taldearen emanaldiaren aurretik, 'Txekorraneko bertsoak' kantatu dituzte gaurko emanaldi berezian.

Txekorraneko bertsoak:

Argituz dena zalantzan
zer izaten zen Lizartzan
horrela da bai, txekor eder bat,
hiltzen genun plazan,
bat larri besteak dantzan
aukera zuzena etzan
penak aztutzen genitun arren
behin erretzen bazan.

Esan ohi da, zaharrak berri!
Bainan ezin eutsi horri
garaiak ere aldatuz doaz
ohikoa da hori,
haize berriak festari
aurrera begira jarri
urte askotan ospatuko da
ulertuz elkarri.

Ta noski, gaurko egunez
gibela jaten genunez
jarrai dezagun bide beretik
gurea dugunez,
jai giroa hurbil zaitez
beteko gara umorez
ohitura zaharrak alda daitezke,
inolaz galdu ez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!