Ataria TB

20 dozena arrautza eta 40 kilo patata!

Josu Artutxa Dorronsoro 2023ko irailaren 7a

Ekainean ospatu zuten Eskola Txikien festan egin zuten lehen aldiz, eta izandako arrakasta ikusita, festetan ere patata tortilla erraldoia egitea erabaki dute lizartzarrek. «Eta nola emango diozue buelta?». Hori izan da bertaratu direnek sukaldariei egin dieten galdera. Galdera horrek, ordea, ez du erantzunik izan, tortillari ez baitiote bueltarik eman, eta herritarrek gogo handiz hartu dituzte pintxoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!