Gaur hasiko da kulturaldia

Tolosaldeko Ataria 2021ko aza. 18a, 11:58
'Bolante baten historia' dokumentala proiektatuko dute azaroaren 26an, 19:30ean zimiterioan.

'Maite ditut gure bazterrak' erakusketarekin ekingo diote Kulturaldiari Lizartzan; 'Cromlech' antzerkia ikusteko izena eman beharko da, aurrez, udaletxean.

Gaur hasi eta abenduaren 3ra bitarte ospatuko dute Kulturaldia Lizartzan. Urtero moduan, Kalamatrike euskara eta kultura taldeak eta Lizartzako Udalak antolatu dute kulturaz gozatzeko egitaraua. Gaur bertan emango zaio hasiera, erakusketa baten aurkezpenarekin: Maite ditut gure bazterrak izeneko erakusketa jarri du Iñaki Balerdi Naparrak udal aretoan, eta 20:00etan egingo dute irekiera ekitaldia. Garazi Esnaola herritarrak hartuko du parte aurkezpenean, pianoaren laguntzarekin.

Ostegunetik igandera, aste honetan eta hurrengoan izango dira jarduerak, haur, gazte eta helduei zuzenduta. Kontuan izan, azaroaren 28an izango den Cromlech antzerkira joateko izena eman beharko dela aurrez udaletxean.

Kulturaldiari amaiera Euskararen Nazioarteko Egunean emango zaio, abenduaren 3an. Bertso poteoa egingo dute, 19:30ean hasita, Oihana Iguaran eta Haritz Mujika bertsolariekin.

Egitaraua

  • Azaroak 18, gaur
    20:00. Maite ditut gure bazterrak erakusketa, Iñaki Balerdi Naparraren eskutik, udal aretoan, azaroaren 26a bitarte. Aurkezpena, gaur, Garazi Esnaolak pianoan lagunduta.
  • Azaroak 19, bihar
    19:00. Ekologista naiz, baina... hitzaldia, Gorka Egiaren eskutik, udalean.
  • Azaroak 20, larunbata
    17:00. Elefante eta bere lagunak ipuin kontaketa, udal aretoan.
    17:45. Trentza tailerra.
  • Azaroak 21, igandea
    16:00. Jokai jolas kooperatiboak, herriko plazan.
  • Azaroak 25, osteguna
    18:30. Sagarrondoen urte osoko zainketa hitzaldia, Eneko Solanaren eskutik, udal aretoan.
  • Azaroak 26, ostirala
    19:30. Bolante baten historia dokumentalaren proiekzioa, zimiterioan.
  • Azaroak 27, larunbata
    22:00. Kilimak taldearen kontzertua, zimiterioan.
  • Azaroak 28, igandea
    19:00. Cromlech antzerkia, udal aretoan.
  • Abenduak 3, ostirala
    19:30. Bertso poteoa, Oihana Iguaran eta Haritz mujika bertsolariekin, herriko ostatuan.
Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!