Hitzarmen gabe daude 2015etik eta zuzendaritzarekin ari dira biltzen akordio batetara iristeko. Jose Soroa langileen ordezkariak esan duenez, langileen eta zuzendaritzaren arteko negoziazioa bide onetik doa, baina oraindik ez da nahikoa lanuzteak bertan behera uzteko. Aste honetan zehar ez badira akordioetara iristen, datorren astean lanuzte mugagabea hasiko dute.