Bi orduko lanuzteak hasiko dituzte bihar Insalusen

Ataria 2017ko otsailaren 8a

Enpresa hitzarmenaren indarraldia 2015ean bukatu zen eta ez dute berria sinatu.

Insaluseko langileak bi orduko lanuzteekin hasiko dira bihar, enpresa hitzarmenaren blokeoa dela eta. 10:00etatik 12:00etara egingo dituzte lanuzteak. 2015ean bukatu zen hitzarmenaren indarraldia; 2016. urtean negoziatzen aritu dira, baina ez dira akordiora iritsi.

Hitzarmenaren blokeoaz gain, aparteko paga baten zati bat ez dute kobratu eta ezta urtarrileko nomina ere. Enpresaren egoera ekonomikoa dela eta, langileek murrizketak izan zituzten euren nominetan eta egoera hobetzerakoan itzuliko zietela hitzartu zuten; egoerak hobera egin du, baina ez diete itzuli. Bi orduko paroak ostiralean eta datorren astean jarraituko dute eta arazoak konpontzen ez bada otsailaren 20tik aurrera lau orduko lanuzteak egingo dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!