Akordiorik ez Insalusen

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko otsailaren 13a

Gaur goizean izan dute bilera langileek eta zuzendaritzak, baina ez dira akordioetara iritsi. Jose Soroa langileen ordezkariak esan duenez, zuzendaritzak pixka bat moldatu du bere jarrera, baina oraindik ez da nahikoa adostasunetara iritsi eta enpresa hitzarmena ixteko.

Bilera izan dute gaur goizean, Donostian. Lan hitzarmenik gabe daude Insalusen eta 2016an ez ziren akordio batetara iritsi. Horregatik Lan Harremanen Kontseiluaren Gipuzkoako egoitzan bildu dira gaur, Preco sistemaren bidez ari baitira negoziatzen. Ez dira adostasunetara iritsi ordea. Jose Soroa langileen ordezkariak esan duenez, enpresaren jarrera oraindik ez da langileen eskaeretara egokitzen. Hori dela eta, pasa den ostegunean hasitako bi orduko lanuzteekin jarraituko dute. Langileek asteazken goizean egingo dute batzarra eta ostegunean dute hurrengo hitzordua enpresarekin.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!