Zaporeak proiektua laguntzeko eguna da Larraulen

Ataria 2019ko urriaren 26a

Goizean arrantzarako erabiltzen diren sareak berrerabili eta poltsak egiteko tailerra egin dute plazan; Zaporeak proiektua ezagutzera emateko erakusketa eta hitzaldia izan dira ondoren.

Lesbos uharteko errefuxiatuei otordu duinak bermatzeko sortu den proiektua da Zaporeak. Gaur Larraulen goiz osoko egitaraua prestatu dute, eta besteak beste, arrantzarako erabiltzen diren sareen soberakinekin poltsa berrerabilgarriak egiteko tailerrean parte hartzeko aukera izan dute larrauldarrek.

Zarauzko Zaporeaken delegazioak sortutako proiektua da eta eurek ikasitakoa erakutsi diete gaur Larraulera gerturatu diren herritarrei. Goizean errefuxiatuen inguruko informazioa emateko erakusketa eta hitzaldia izan dira eta eguerdian Zirta ostatu jatetxean elkartasun bazkaria izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!