Oinak arin

«Zerbait sortzeko oinarri bat eduki behar da, eta oinarri hori, hein handi batean, tradizioan daukagu»

Erabiltzailearen aurpegia Xanti Nazabal Urruzola 2025eko urriaren 30a

Bizitza osoa dantzan darama Itziar Otamendik, eta aski ezaguna da euskal dantzaren mundutxo honetan. Nahiz eta izatez añorgarra den, Zizurkilen bizi da, eta denboraldi berriko estreinako saioan bere dantza ibilbide oparoari eman diogu errepasoa.

Dantza-tradizio handiko auzoko Arkaitz dantza taldean eman zituen bere lehen dantza pausoak, eta hortik egin zuen Argia dantza talderako jauzia. Geroztik, han dihardu buru-belarri.

Horrek proiektu gogoangarrietan parte hartzeko aukera eman dio dantzari bezala, eta baita tradizioaren ezagutzatik abiatutako sorkuntzan ere. Ildo horri jarraika, Ikerfolkeko kidea ere bada, besteak beste.

Gaur egun, Argiaz gain, Zizurkilen bertan ere helduen talde bati dantza ikastaroak ematen dihardu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!