Oinak arin

Dantzaz gozatzeko festa eguna

Erabiltzailearen aurpegia Xanti Nazabal Urruzola 2025eko apirilaren 11

Dantzari Txiki eta Erromeria eguna ospatuko dira, bihar, Tolosan, Udaberri dantza taldeak antolatuta.

Goizetik hasita, lehenbizi etxeko txikienen txanda izango da, eta Udaberrikoekin batera, kalean zehar dantzan ariko dira Euskal Herri osotik etorritako dantzari txikiak.

Arratsaldean, berriz, gazte zein heldu erromeriaren bueltan elkartuko dira dantzan hasitako festa eguna halaxe bukatzeko. Urtero bezala, Zerkausian egingo dute afaria, eta aurten, online erosi daitezke otordurako txartelak, esteka honetan.

Biharko egun handiaren inguruan aritu gara Irene Plazaola eta Josu Lizarralde taldekideekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!