Ordu gutxi gelditzen dira Hungariako kaldereroen konpartsak Tolosako kaleak hartuko dituen unerako. Donostian jada badira pare bat aste zartari hotsak entzun zirenetik, eta orain, Tolosarron txanda da horretarako. Pixkanaka inauteri giroan murgilduko gaituzte kaldereroen bandaren musikak, hartzaren korrikaldiek eta soinuz eta biolinez lagundutako kantu eta dantza zingaroek.