Oinak arin

«Oso eskertuta gaude herriarekin; guztiekin ospatu nahi dugu urteurrena»

Erabiltzailearen aurpegia Xanti Nazabal Urruzola 2025eko urtarrilaren 17a

50 urte beteko ditu aurten Villabonako Oinkari dantza taldeak eta Eneko Arteaga zuzendaria izan dugu gonbidatu 'Oinak arin' irratsaioan.

Urte hauetan guztietan taldeak izan duen bilakaeraz, dituzten erronkez eta aurrera begirako asmoez solasean aritu gara. Urteurren berezi honetarako prestatzen ari diren ospakizunez ere aritu zaigu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!