Gaurkoan bere ibilbidearen inguruan eta dantzarako zuzeneko musikak duen garrantziaz aritu gara berriketan, soinak dantzan jartzeko beharrezkoak, baina gehienetan bigarren planoan gelditu ohi diren musikarien figura aldarrikatuz.
Hiru hamarkada pasatxo daramatza Garikoitz Lobregatek dantzarako txistulari lanetan. Tolosalde osoan dira ezagunak bere txistua eta danbolina, eta besteak beste, Udaberrin eta eskualdeko hainbat dantza taldetan ibili da.
Gaurkoan bere ibilbidearen inguruan eta dantzarako zuzeneko musikak duen garrantziaz aritu gara berriketan, soinak dantzan jartzeko beharrezkoak, baina gehienetan bigarren planoan gelditu ohi diren musikarien figura aldarrikatuz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?