Oinak arin

Inauterietarako soinak berotzen

Erabiltzailearen aurpegia Xanti Nazabal Urruzola 2024ko urtarrilaren 25a

Tolosako inauterien egitarau zabalean dantzak ere badu bere tartea. Inauteri aurreko Oinak Arin irratsaioan Zaldunita bezpera eguerdiko dantzari txikia antolatzeko ardura duen Udaberriko kide Uxue Dorronsoro, eta iluntzeko danborradako kosakoen taldean dantzatzen duten Maddi Rodriguez eta Julen Collazo izan ditugu gonbidatu.

Aurreko aste hauetako prestaketak nola doazen, eta inauterietan nola dantzatzen diren kontatu digute besteak beste, bai egitarauaren baitako ekitaldietan eta baita bestela ere, inauterien anabasean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!