Oinak arin

«Ingurutxoak, entzute hutsarekin, barrenak mugitzen dizkizu»

Gipuzkoa osoan tradizioz gaurdaino iritsitako ingurutxo bakarrak Bedaion eta Ugarten dantzatzen dira.

Gaurko Oinak Arin irratsaioan Bedaioko eta Ugarteko ingurutxoen inguruan aritu gara Jon Balerdi bedaiotarrarekin eta Eider Amundarain ugartearrarekin. Jatorriaz, transmisioaz, gaur egungo egoeraz eta bertakoek ingurutxoari ematen dioten balioaz, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!