Oinak arin

Madalen Bieter, euskal dantzari estatubatuarra

Erabiltzailearen aurpegia Xanti Nazabal Urruzola 2023ko uztailaren 11

Ikasturtea ondo bukatzeko gaurko Oinak Arin saioan gonbidatu berezia izan dugu: Idaho estatuko (AEB) Boise hiriburuko Madalen Bieter dantzaria.

Euskaldun amerikarra da bera, Boiseko Oinkari dantza taldeko kidea eta Euskal Herrian zehar egin berri duten bira aprobetxatu dugu berarekin egoteko. Dantzaz gain Boiseko euskal komunitatearen inguruan ere aritu gara solasean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!