Oinak arin

Aretoko dantzen inguruko solasaldia

Erabiltzailearen aurpegia Xanti Nazabal Urruzola 2023ko maiatzaren 16a

Gaurko Oinak Arin irratsaioan merenge, salsa edota batxata moduko erritmo dantzagarrien inguruan aritu gara solasean Jose Luis Barriola eta Isa Zubeldiarekin.

Aretoko dantzen inguruko kontuak izan ditugu hizpide gaurko solasaldian. Dantzen xehetasunez eta dantza disziplina honen inguruan eskualdean dugun eskaintzaz aritu gara berriketan, besteak beste.

Amaitzeko, ohiko moduan, datorren hilabeteko eskualdeko dantza agendari eman diogu errepasoa.

Erlazionatuak

Arin-arina edo salsa?

Ataria 2023 mai 16 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!