Oinak arin

Amasako oilasko biltzaileekin solasaldia

Erabiltzailearen aurpegia Xanti Nazabal Urruzola 2022ko azaroaren 15a

Amasako oilasko biltzaileekin izan dugu solasaldia azaroko Oinak Arin irratsaioan.

San Martin jaietan izaten den oilasko biltzea eta horren bueltako dantzak eta jokoak izan ditugu hizketa gai. Egunaren xehetasunak deskribatuz, usadioaren transmisioaz, esanahiaz eta eta beraien bizipenez aritu gara Naikari Galarraga, Jon Beldarrain Aizperri eta Garazi Otegi amasarrekin.

Bestalde, hilabete honen hasieran berriro ere martxan jarri zen Aristerrazuko erromeria ospetsua. Gu bertan izan ginen erromeria zaleekin hizketan, eta hau berriro ere martxan jartzeko lanean aritu diren Juan Mari Azkueren eta Iosu Arrizabalaga Izer trikitilariaren testigantzak jasoz.

Bukatzeko, aurreko saioetan bezala, datozen lau asteetako eskualdeko dantza agendari eman diogu errepasoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!