Oinak arin

Balletaren historiaz eta bilakaeraz Katixa Perearekin

Erabiltzailearen aurpegia Xanti Nazabal Urruzola 2022ko urriaren 18a

'Oinak arin' irratsaioaren bigarren saioan Katixa Perea Tolosako Udaleko dantza tailerreko zuzendaria izan dugu aditu moduan balletaren jatorriaz, historian zehar izan duen bilakaeraz eta bestelako kontuez hitz egiteko.

Historiako garai garrantzitsu bakoitzak dantzan izandako eragina kontatu digu garai bakoitzeko dantzen ezaugarriak, musikak, jantziak, pertsonaia garrantzitsuak, eta bestelako bitxikeriak errepasatuz.

Azkenik, hurrengo saiora bitarteko dantza agendari eman diogu errepesoa. Oinak arin irratsaioaren hurrengo saioa lau aste barru izango da, azaroaren 15ean hain zuzen.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!