Goazen denok KORRIKA!

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2022ko apirilaren 7a

Bihar ostirala, goizeko 9:55ak aldera 22. Korrika Villabonara helduko da Zubimusu zubitik eta ondoren herriko kaleak zeharkatuko ditu. Udalaren izenean euskararen alde ekin, eta Korrikan parte hartzera animatu nahi ditugu herritar guztiak.

Aurtengo edizioan ere, Amasa-Vilabonako udalak kilometro bat erosi du eta Beatriz Unzue alkateak eta Maite Arregi euskara teknikariak hartuko dute lekukoa goizeko 9:58ak aldera Iru Aldeta parean. Lekukoa Irrintzi elkarteko kideen eskutik jasoko dugu eta ondoren Onddo gazte asanbladako gazteei pasatuko diegu. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu AEK lagunduz kilometroa erostea erabaki duten herriko elkarte eta eragile guztiei.

22. Korrikaren leloari jarraiki, hitz eta ekin, egunerokoan euskaraz hitz egin eta gure hizkuntzan bizitzeko hautua egitera deitzen dugu. 


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!