Txapeldunordearen domina lepoan zuela bueltatu zen Julen Alberdi pilotari zizurkildarra Hego Amerikatik. Urrian jokatu zen Argentinan eta Uruguain Pilotako Munduko Txapelketa, eta euskal selekzioa estreinakoz aritu da ofizialtasunez lehia horretan. Alberdik frontball modalitatean hartu zuen parte. Esperientzia historiko horren ingurukoak, txapelketako bizipenak eta frontballaren bilakaeraz hitz egitera etorri da Mendikatera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?