OLERKIA

Euskararen mesedean

Erabiltzailearen aurpegia Silvia Mateo 2023ko urriaren 8a

Komenigarria da etxean

ataria izatea:

sarrera, babes goxoa,

askotan elkargunea.

Ordezkatzen duenaren

erakusleiho fidela

frexkoa edo epela…

giroaren arabera.

Komenigarria ere, noizbehinka,

ataria txukuntzea,

berritzea, zabaltzea,

gero eta gehiagok bertan

aterpe izan dezaten.

Komunitatearen partaide sentitu arte.

Komenigarria baino… magikoa?

gauden tokian gaudela,

geure atari hori alboan izatea

etxean bageunde bezela!

Hamar urtez izan dugu

ezaugarri horien jabea

kementsu Tolosaldean.

Gure eskuetan dago

beste hainbeste behintzat

osasuntsu irautea.

Euskararen mesedean.

Guztion senidea zara ia…

Zorionak, Ataria!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!