Euskararen Eguna 2014

Gaur euskararen eguna ospatu dugu eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Samaniego Ikastetxea 2014ko abenduaren 3a

Ederki pasa dugu! Haur Hezkuntzan, Manttoren inguruan: marrazkiak, kantak, jolasak, hamaiketako goxoa eta emanaldiak izan ditugu. Mantto oso dotore eta batez ere oso- oso pozik zegoen, egunero ez baitira 111 urte betetzen! nahiz eta, egunero, hori bai, euskararen eguna izan guretzat.

Lehen Hezkuntzan, berriz, irratsaioak, lehiaketak, talo tailerrak, karaokeak, bertsoek , dantzek eta emanaldiek alaitu dute eguna. Pozgarria izan da benetan ikasleek adierazitako ilusioa, eta batek baino gehiagok bere kabuz egindako ekimenak ikustea: Manttorentzako opari bitxiak, denetariko koreografiak eta mozorroak … garbi dago, bai, gurean euskara bizi-bizirik dagoela!

Irudiak ikusi besterik ez dago…eta horrela jarraitu dadila!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!