Euskararen Eguna 2014

Amasa-Villabonako udalak euskara plana jarri du martxan

Maier Ugartemendia 2014ko abenduaren 3a

Amasa-Villabonako Udalak, egun honekin bat eginez, onartu berri duen euskararen erabilera plana aurkeztu du. Udalak 1991ko azaroaren 7an onartu zuen lehen aldiz, «euskararen aldeko neurriak» ordenantza batean biltzea; baina, orain «zer hobeturik» badela uste du udalak, eta horretarako «euskara plana» egin du. Abenduaren 11n onartu zuten, eta datozen lau urteetarako plana izango da.

Planaren helburu «orokorra», euskararen erabilera «indartzea eta areagotzea» da, eta zerbitzu eta lan-hizkuntza moduan euskararen erabilera «bermatu» nahi dute.

Planak udal osoari eragingo dio eta «sail bakoitzak bere egin beharko ditu planteatutako helburuak». Gainera, udalak eskuliburu bat argitaratu du langile eta zinegotzien artean banatzeko. Bertan plangintzaren laburpena jasoko dute, lema honekin: «Herriarentzat lan, herritarrekin euskaraz». Liburu hori «eguneroko lan tresna» bilakatu nahi du udalak eta sailez sail bilerak egingo dituzte berri emateko.

Honekin guztiarekin udalak «hizkuntzarekiko konpromisoa» adierazi nahi izan du eta era berean, «eredu» bilakatu nahi du «euskararen erabilerari» dagokionez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!