Ederki pasa dugu! Haur Hezkuntzan, Manttoren inguruan: marrazkiak, kantak, jolasak, hamaiketako goxoa eta emanaldiak izan ditugu. Mantto oso dotore eta batez ere oso- oso pozik zegoen, egunero ez baitira 111 urte betetzen! nahiz eta, egunero, hori bai, euskararen eguna izan guretzat.
Lehen Hezkuntzan, berriz, irratsaioak, lehiaketak, talo tailerrak, karaokeak, bertsoek , dantzek eta emanaldiek alaitu dute eguna. Pozgarria izan da benetan ikasleek adierazitako ilusioa, eta batek baino gehiagok bere kabuz egindako ekimenak ikustea: Manttorentzako opari bitxiak, denetariko koreografiak eta mozorroak … garbi dago, bai, gurean euskara bizi-bizirik dagoela!
Irudiak ikusi besterik ez dago…eta horrela jarraitu dadila!
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!