Emakume zientzialarien eguna ospatu dute Pedro Mari Otaño eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Maria Otaño herri eskola 2020ko otsailaren 11

Hiru ekimen egin dituzte eskolan, gaurko egunaren harira:

Haur Hezkuntzako ikasleek zientzia gela esploratzen saioa aurrera eraman dute. Hainbat esperimentu, zientzialari emakumeen bibliografiak eskura izan eta sorpresa txiki bat ere izan dute, lehen bi txitak jaio baitira.

Lehen hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarrenmailako ikasleek Virginia Gracia Aranzadiko Astronomia Saileko kidearekin “Leihoa Unibertsora” saioa egin dute.

Lehen Hezkuntzako laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleek AEBko Houston hirian bizi eta ikerlari gisa lanean ari den Sonia Villapol-ekin bideokoferentzia egin dute. Kirolean traumatismoek eragindako garun lesioei buelta emateko ikerketa lanean ari da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!