Kale Kantoitik

Kezkak

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Romero 2017ko azaroaren 20a

Zer dio izanak une horretan izan nahi ez duenean,
ukabilen sendotasuna mahaiean pausotu,
eta zutabe ikusezinak aditzean.

Besaurre mendeko konplexuak burura igotzen direnean,
elkartu beharrean haztakatuz,
eta oihu eginez.
 
Nola isiltzen dira soinurik ateratzen ez dituzten esaldiak,
barnetik xuxurlatzen natzaizkionak,
besteengandik ezkutatuz,
eta ni inbadituz.
 
Harremantzeko atzak larregi haztartzen gaituzte,
bakoitzaren beldur, eta bestearen espero,
itaun bat behar dugu,
eta ihardespena jasotzeak txikitzen gaitu.
 
Uste genuena uste hutsa zela aurkitzean ez du xamurrik,
akordeoiez jositako bihotzak arnasa botatzen dute,
husten dira, estutu, baliogabetu, zimurtu eta ezkutatu.
 
Egunean zehar ametsgaiztoek ez gaituzte bakean uzten,
eta geure burua lokartzen dugu joan daitezen,
nire izana ez da agian, ezinean murgiltzen da,
uste nuena pikutara bidaliz,
nahi nuena deseraikiz,
ikasitako zutabeak birrinduz,
irakatsitakoak eraikiz.
 
Azkenean zamoa jantzi dut gaur,
behin bakarrik,
hitzematen dizut.
 
Behar nuen, zenuen,
korda fina esleitu didate,
baina sostengatuko da,
behar da.
 
Ez dut nahi nire bisaiak zeurea zapuztea,
isiltasuna daramakit aurrean,
zutasuna nire atzean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!