Arratsean, bestelako gisaz egin genion so elkarri,
Bataren, bestearen eta norberaren siluetak aztertuz,
Berantegi zen diosala egin eta berriz ere ezagutzeko,
Gaurkoak, biharkoak eta izan zirenak tristeki bururatzeko
asti hutsa besterik ez zegoen,
Ene begiek ordea burujabetasuna dute azken aldian,
Eta aurpegiko txoko guztietan pausotu ziren,
Agian ahaztuko genuena buruz ikasteko,
Aspaldian ikusi ez dugun norbaiten usaina gordetzean bezala,
Ahots kordak greban jartzen zirenean,
Berriz ere bazetozten ur-tanta lodiak erreskatera,
Oraingoan ni neu garbitzeko esperoan.
Beste zentzu bat hartzen zuen denborak,
Haztakatu ahal zen,
Bihotzean entzuten ziren segunduak,
Nireak, bereak, zureak, haienak eta han ez zeudenenak,
Hodeiak goruntz igo ziren azkenik,
Agur esateko,
Hondar besarkadak argitzeko,
Baina nik hodeiak jeistea nahi nuen,
Huskeriarik ez eta haserre barrutiarra azalaratzeko,
Grisez margotzeko,
Eta errepideak euri-tantez garbitzeko,
Hogeitalau orduz jarraian,
Hemendik Madrilera,
Zuen siluetak bistaratzean bakarrik gelditzeko aginduz,
Lurreko zikintasuna putzu iraultzailez bete zedin,
Ohartu gabe hanka sartu, eta guztiok bustitzeko.
21ak aske izateko.