Pasahitza (zaharra)

Intraespazioa

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Romero 2017ko urriaren 23a
Hotzikarez esnatu zara, ezerezaren lodiera arakatu nahiean, 
Oraindik atzoko kilikak senti ditzakezu larmintz poroetan,
Asmamenak egiazkotasunean ezkutatu dira, segundu batzuetan azaleratzeko, 
Erliebe amaigabeen bukaeran ohartu zara, hauen ertzen leuntasunean.
Geroaldi burutuei ezezkoa esan zenioten, une hartako durundian ardaztuz,
Gogoeta goibelak arbuiatzen zenituzten, hauen legitimitatea onartu gabe,
Ez baitzeuden etorkizunaren esklabu izateko prest,
Azkarregi zen horretarako.
 
Aldiz, itzalezko mihise epelen azpian aurkitzen zirenean,
Arima ikusezin bat bistaratu ahal zuten, denboraren legeez osatua,
Dimentsiobakartasuna birsortu egiten zen eta aniztasunez altxatzen ziren,
Hatzen ukimenaz ohartuz lehenik, 
hotzaren arnasak eragindako titipunten zakartasuna jarraian.
 
Segunduak hormatzen ziren errealitate irrealean,
Une hartako perfekzioa atzitu,
Gorputzek sortzen zuten marrazki abstraktua begiratu,
Bata bestea harrapatzen saiatzen, eta alde egiten.
Ingerada finez eta zabalez koloreztatutako koadroa margotzen,
Koherentzia bilatzen zuten lehen pintzeladei askatasuna aitortuz.
 
Loturaz betetzen zituzten hariak bateratu nahiean,
Erreakzio kimikoez aztoratzen zuten bata eta bestearen biologia,
Baina eromen hartatik sinpletasuna ere atera zezaketen,
Une bakarra biziz, espazio hura, intraespazioan errepika ezin zena,
Guztia beraiena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!