Pasahitza (zaharra)

Txikiak ere "Handi"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Ozaita 2017ko urriaren 24a

Ordu eta laurden lehenago joan naiz eta jada 35 lagun daude ilaran. Denetarikoak, gazte, heldu,  eta edadeko. Aurrekoari zer ikusteko zain gauden galdezka hurbildu zaio neska gazte bat. "Handia filma" erantzun dio.

Euskaraz ote den galdetu dio, ondoren. “Bai euskaraz da, gaztelerazko azpidatziekin”. Ez da ohikoa euskarazko film bat ikustea Leidorren, ezta euskarazko azpidatziekin ere, eskualdeko herritarren gehiengo handia  euskaldunak bagara ere, egunerokoan txiki sentiarazten baitigute.  

Leidor barruan nago jada filma hasteko zain. Ikaskide ohi altzotarra topatu dut bere familia guztiarekin aurreraxeagoko butaketan. Txikienak ere Handia ikustera etorri dira, beren herri txikia handia baita asteburu honetan.

Hasi eta buka, entretenigarri egin zait filma. Ondo kontatutako istorio unibertsala iruditu zait. Baliabide txikiekin emaitza handia.

Tolosako emankizunetan asteburu bakar batean 3.000 lagunek euskarazko film bat  ikustea gauza handia da. Euskal Herriko beste herri askotan ere mukuru bete dira aretoak. Alorrez alor Handia gehiago behar ditugu. Sinistu dezagun erderen galbahetatik pasatu gabe euskaraz gauza handiak egin ditzakegula. Txikiak bai, baina ez exkaxak.  

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!