Halterofiliako bi modalitatetan egin dute desafioa: arrankadan eta bi denboratan. Bakoitza aurretik pisatu egin da eta bere pisua altxatu behar izan du: Ion Ander Iriartek bi denboratan eta Ekaitz Kortajarenak arrankadan. 30 segundo izan dituzte desafioa egiteko eta denbora horretan altxaldi gehienak egin dituenak irabazi du.