Unai Mendizabal ere final-laurdenetan sartu da

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Artola 'felix' 2019ko urr. 1a, 11:45

Zumarraga-Urretxuko saioa irabazi du zizurkildarrak, eta zuzenean sailkatu da, Mujika eta Iguaran bezala.

Unai Mendizabal Mendizizurkildarra izan da 449,5 punturekin Zumarraga-Urretxuko saioko irabazlea. Final-zortzirenetako beste saioetako irabazleek bezalaxe, final-laurdenetan kantatzeko eskubidea irabazi du zizurkildarrak. Bere kasuan, urriaren 20an kantatuko du, Andoainen, Iñaki Apalategirekin (Beasain) eta Beñat Iguaran amasarrarekin batera.

Beste oholtzakideak honakoak izan ziren: Nerea Elustondo (Legazpi), Iñigo Izagirre (Itziar), Mikel Tapia (Ataun), Eli Pagola (Ereñotzu) eta Iker Ormazabal (Hernani). Sei bertsolariak Iker Iriarte alegiarrak aurkeztutako gaiei erantzun beharra izan zieten. Bertso saio bakarra falta da, larunbatean Lasarte-Orian izango dena eta bertso saio horren faltan gauza asko ari dira garbi geratzen: Zumarraga-Urretxuko azken biek, Pagolak eta Ormazabalek, ez daukate dagoeneko sailkatzeko aukerarik; eta Nerea Elustondo sailkatuta dago, nahiz eta zein lekutan kantatu duen ez jakin. Besteek, zain egon beharko dute.

ZORTZIKO TXIKITIK AURRERA

Zortziko nagusia izan da lehen ariketa puntuagarria, bertsolarien agurren ostean. Hirugarren bertsoaldiko bi bertsolariek lortu dute puntuazio altuena ariketa horretan eta jendearen txalo zaparradarik handiena ere Tapiak eta Elustondok osatutako bertsoaldiak jaso du.

Aldiz, hurrengo bi ariketetan, bai zortziko txikian, eta baita puntu erantzunetan ere, Unai Mendizabal izan da ondoen moldatu dena. Zortziko txikian Iñigo Izagirrerekin kantatu du. Puntu erantzunetan berriz, Zinemaldia gaia tokatu zaio eta Izagirreri kenduta, koskatxoa atera die beste bertsolariei ariketa horretan. Hamarreko txikian berriz, Nerea Elustondok eta biek osatu dute bertsoaldirik onena eta biak izan dira kartzelarako bidea hartu dutenean, puntuazio altuena zuten bi bertsolariak. Elustondo zen aurretik une horretan, baina kartzelak erabaki du nork kantatuko duen Andoainen.

KARTZELA ERABAKIORRA

Honakoa izan da kartzelako gaia: Suhiltzailea zara. Saiatu arren, ez zara garaiz iritsi. Unai Mendizabalek, Getarian, orain dela bi hilabete suak hartutako gaztandegia itzaltzera joandako su-hiltzailearen paperetik kantatu du. Publikoa ere bereganatu egin du eta final-zortzirenetako bertsoaldi puntuatuena izan da bere kartzelakoa. Horrela beraz, Nerea Elustondoren aurretik geratu da Mendizabal eta gainera, hamar puntuko aldea atera dio azken sailkapenean.

LABAKA ELGOIBARREN

Ane Labaka (Lasarte-Oria) izan da berriz, igandeko bertsolari onena, Elgoibarren, 458,5 punturekin. Final-zortzirenetako orain arteko puntuazio altuena lortu du Lasarte-Oriako bertsolariak. Jarraian izan ditu, hurrenez hurren, Jokin Uranga (Azpeitia), Eñaut Martikorena (Hernani), Iñaki Gurrutxaga (Orio), Unai Gaztelumendi (Añorga) eta Endika Igarzabal (Gabiria).

ARTOLAREN ZAIN

Momentuz lau bertsolaritatik hiruk lortu dute final-laurdenetara sailkatzea. Haritz Mujikak Oñatin irabazi zuen, Beñat Iguaranek Amasa-Villabonan eta Unai Mendizabalek Zumarraga-Urretxun. Hori dela-eta, Iguaranek eta Mendizabalek Andoainen kantatuko dute urriaren 20an eta hurrengo egunean, Mujikak Irunen kantatuko du.

Aldiz, Iñigo Gorostarzu jada txapelketatik kanpo geratu da. Puntuazioz lehen hamazazpi bertsolariak sailkatzen dira eta Etxordehemezortzigarrena da, 416 punturekin Manex Mujikarekin eta Eli Pagolarekin berdinduta, baina dagoeneko aukerarik gabe.

Saio bat falta da oraindik halere, datorren larunbatekoa, Lasarte-Orian. Imanol Artola Felixgai-jartzailearen agindutara ariko dira Mikel Artola alegiarrarekin batera: Aitor Salegi (Zestoa), Eneko Araiztegi (Segura); Iñaki Zelaia (Hernani), Oier Aizpurua (Zarautz) eta Unai Izagirre (Azkoitia). Saio horretako irabazleak Azpeitian kantatuko du azaroaren 2an.

Mikel Artolak egiten duenaren baitan, Tolosaldeko lau edo bost bertsolarik kantatuko dute final-laurdenetan, Oihana Iguaran zuzenean sailkatu baitzen, duela lau urteko finalista izateagatik.

PUNTUAKETA

Unai Mendizabal. 449,50 puntu.

Nerea Elustondo. 439,50 puntu.

Iñigo Izagirre. 419 puntu.

Mikel Tapia. 417 puntu.

Eli Pagola. 416 puntu.

Iker Ormazabal. 378 puntu.

Erlazionatuak

Eguraldi ona eta aretoa betea

Erabiltzailearen aurpegia Naiara Arreseigor eta Kristina Aiestaran 2019 urr 01 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!