Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko maiatzaren 27a

Zeru oskarbiarekin hasiko da eguna beste egun batez jarraian. Uneren batean goi-hodeiren bat agertuko da, baina inolako ondoriorik ekarri gabe.

Arratsaldean zehar bero-hodeiren bat garatuko da mendi inguruetan, baina ez du ondoriorik utziko. Haizeak hego-ekialdetik joko du goizean, baina indar handirik gabe. Arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperaturak antzeko jarraituko du, eta 34-37 gradura iritsiko da.

Bihar, zeruan urdina nagusi dela hasiko da eguna berriro, eta giro eguzkitsua nagusi izango da. Arratsaldean ere ez da aldaketarik espero. Tarteka bero-hodeiren bat eta goi-hodeiren bat edo beste agertuko bada ere, zeruan urdinak nagusi izaten jarraituko du eta giro eguzkitsuak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte. Hego-haize ahula ibiliko da goizean, arratsaldean iparraldekoa nagusituz. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 34-37 gradura ailegatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!