Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko ekainaren 5a

Goizean behe-laino trinkoa eta hodei hondar batzuk agertuko dira, baina goizean zehar desagertzera egingo dute eta eguerdirako zeruan urdina nagusi izango da.

Arratsaldean hodei solteren bat salbu zeru urdina eta giro eguzkitsua jaun eta jabe izango dira. Haizea goizean aldakor ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, 23-25 graduan joaz goia.

Bihar behe-lainoarekin hasiko da eguna txoko batzuetan. Hala ere, goizean zehar jasoko du eta giro eguzkitsua nagusituko da, nahiz eta, mendi inguruetan hodei baxu batzuk agertu. Arratsaldean zehar tarteka itsasotik hodei baxu batzuk sartuko dira, baina zeruan urdinak nagusi izaten jarraituko du. Haizeak goizean hegotik joko du, arratsaldean iparraldera aldatuz. Tenperaturan aldaketa gutxi, 23-25 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!