Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 18a

Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, non tarteka hodeiak ugariagoak izango diren, zerua estaliago mantenduz. Hala ere, egun amaieran zaparrada isolaturen bat eror badaiteke ere giro lasaiak jarraipena izango du.

Eki/hego-ekialdeko haizea nagusituko da goizean, arratsaldean iparraldekoa finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

Giro epela izango dugu bihar. Goizean ostarte politak izango dira nagusi eta giro lasaia izango dugu. Arratsaldean hodeiak ugariagoak izango dira, puntualki zaparrada isolaturen bat baztertu gabe. Hala ere, orokorrean ateri eutsiko dio. Hego-ekialdeko haize bizia nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du, 23-25 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!