Giro beroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko ekainaren 8a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko zaizkigu eta orokorrean eguraldi eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean ordea bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertzen ekaitzak jotzea, non tarteka gogor bota dezakeen, bereziki arratsalde erditik aurrera.

Hego/hego-ekialdeko haizeak joko du eta tenperaturak antzeko edo zertxobait gorago kokatuko dira, 27-30ºC-tan joaz goia.

Ostirala, ekainak 9

Antzeko giroa. Goizean ostarte zabalak nagusituko dira eta giro eguzkitsua izango da. Arratsaldean aldiz, bero-hodeiak garatu eta arratsalde erditik aurrera ekaitzetara joko du, non balitekeen ekaitz handi xamarrak lehertzea. Goizean hego-haizea ibiliko zaigu, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldera egingo du. Tenperaturetan aldaketa gutxi, 27-30ºC-tan joko dutelarik goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!