Negu beteko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko apirilaren 1a

Egun osoan zerua estalita egongo da eta euri zaparradak ugariak izango dira, non mardul botako duen eta tarteka ekaitzak joko duen, kazkabar eta guzti. Elur-maila goizean goiz 300 metrotan kokatuko da.

Eguneko erdiko orduetan 500-600 metrotara egingo du, baina azken orduetan berriz ere 300 metrotara jaitsiko da, puntualki beherago egin dezakeelarik. Ipar haizeak oso zakar joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, nekez gaindituko dituztelarik 5-7 graduak.

Giro hotza izango dugu bihar. Goizean oraindik euri zaparrada batzuk izango dira eta elurra ere maila baxuetan agertuko da, 300 metroren bueltan kokatuz, uneren batean beherago egin dezakeelarik. Eguerditik aurrera atertzeko joera hartuko du eta, nahiz eta, uneren batean tantaren bat edo beste bota, orokorrean ateri eutsiko dio. Elur-maila arratsaldean 500-600 metrotan kokatuko da. Ipar-mendebaldeko haizeak bizi jotzen jarraituko du eta tenperaturak 6-8 gradutan joko du goia. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!