Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko azaroaren 12a

Zeruan berriz ere erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari, eguraldia argia eta polita izango delarik.

Hego-haizeak joko du, tarteka bizi eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, balio altuenak 18-20 graduan errendituko direlarik.

Bihar giro eguzkitsu eta ederra izango dugu. Goi-hodeiren bat edo beste agertuko den arren, zerua ia erabat urdin agertuko da egun osoz eta giro ederraz gozatu ahalko da. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da eta tenperatura altuenak 18-20 gradu bitartean errendituko dira.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!