Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urriaren 27a

Giro lasaiagoa izango dugu, baina altxa ezinik ibiliko da.

Egun osoan hodei tapaki handia izango dugu eta hodei hauek arratsalde partean euri pixka bat ere utziko digute, goiza lasaia izango delarik. Haizeak hego-mendebaldetik joko du eta tenperatura 15-16 graduan errendituko da.

Bihar antzeko giroa izango dugu, baina epelagoa. Berriz ere zeruan hodei tapakia handia izango da. Ostartetxoren bat edo beste gehiago ikusiko den arren, hodeiak nagusituko dira eta hodei hauek arratsalde partean tantaren bat edo beste utziko dute. Haizeak hego-mendebaldetik jotzen jarraituko du eta tenperatura maximoa beste pare bat gradu igoko da, 17-18 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!