Euria nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urriaren 2a

Giro makurra. Egun osoz zerua oso estalirik agertuko da eta euria hizpide izango dugu.

Goizean mardul eta ia etengabe botako du. Arratsaldean aldiz, zaparradak tartekatuagoak izango dira, baina oraindik ere tarteka gogor botako du. Ez da baztertzen ekaitzak jo eta zaparrada gogorren bat edo beste izatea. Haizeak egunsentian hego-mendebaldetik joko du, baina goizean ipar-mendebaldera egin eta asko zakartuko da. Tenperatura balio altuenak goizean emango dira, 15-16 gradurekin, baina arratsaldean hoztu egingo du.

Giro euritsua izango dugu larunbatean. Goizean goizetik zerua estalita mantenduko da eta euria mardul botako du. Zaparradak egun guztian botako ditu eta, batez ere, goizean mardulak eta oso ugariak izango dira. Arratsalde partean tartekatuago botako du. Haizeak mendebal, ipar-mendebaldetik joko du, oso zakar eta tenperaturak behera egingo du, balio altuenak 13-14 graduan errendituz. Elur-maila egunaren hasieran 1.200-1.300 metrotan kokatuko da, baina goizean bertan azkar batean gora egingo du.

Erlazionatuak

Negu ukituko eguraldia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020 urr 02 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!