Giro polita eta sanoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko irailaren 29a

Goizean goizetik zeruan urdina nagusituko zaigu gaur eta halaxe eutsiko dio egun guztian.

Tarteka goi-hodei batzuk agertuko dira goizean eta arratsaldean aldiz erdi-mailakoak, baina eguzkiari trabarik egin gabe. Haizeak hego-mendebaldetik joko du eta tenperatura maximoa igo egingo da, 20-21 graduan joaz goia.

Bihar giro politak jarraipena izango du. Goizean hego-mendebaldeko haizearekin zeruan urdina nagusituko da, nahiz eta, tarteka goi-hodei batzuk agertu. Arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egin eta eguraldia aldatzen hasiko da. Pixkanaka mendebaldetik hodeiak ugarituko dira eta eguna amaitzerako zerua estalirik geratuko da. Hala ere, ez da euririk espero. Tenperatura maximoa igo eta 22-23 graduan joko du goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!